martes, 17 de diciembre de 2013


Heldu da gure Proiektuak I-eko lehen lauhilekoari agur esateko garaia. Eta ze era hobeago denbora guzti honetan Tailer Bateratuarekin batera lantzen ibili garen proposamena aurkeztuz baino? Ingurua ezagutu genuen apunteen bitartez, gutxi gora beherako neurriak hartu eta plano teknikoak egin ostean, orain arte ikasitako guztia praktikan jarri eta jorratutako faktore eta aspektuak aplikatzeko garaia izan dugu aste hauetan.


Lan gogorra izan denik, uste dut, inork ez duela ukatuko. Gogotik ekin genion hasieratik eta nahiz eta nekea igarri, amaierararte jarraitu dugu ilusioz. Lehenengo entregan aurkeztutako zuzenketak hobetuz, neurri eta eskala desberdinetako maketen gainean orduak pasaz eta gure eraikina eta bere ingurua sakonki ia buruz ikasi arte ere egon gara lanean.



Nire proposamenari dagokionez, idea nagusia etxea alde batetik bestera zeharkatzen duen argia bieratzea izan da eta hala irudikatu nahi izan dut ideograman (batez ere). Deigarritzat jo nahiko nuke ere lorategirako sarrera publikoa espazioa aprobetxa dadin eta irisgarritasuna bideratzen duen aldapa etxeko ateraino, beti ere bizikleta daramagun gazteengan pentsatzen.
Oro har ez dut aldaketa askorik egin nahi izan, intimitatedun eraikin diskretua izan da nire hautua, inguruko giro edo atmosfera ikusirik. Horregaitik bentanal zabalak bertikalak dira, horizontalek etxearen alde gehiegi erakutsi baitzituzkete eta.

Pertsonalki, planoetan jarri dut esfortzurik handiena, joan den asteko orainarteko balorazioa entzun ostean Hauetan emandako aurrerapena nik apreziatu dudan bezain beste hautatzea espero dut gutxienez, ez bait ditut ordu gutxi eman hemen...

Guzti honetaz gain, arkitekturarekin erlazionatutako zenbait gauzatxio elkarbanatu nahiko nituzke zuekin. Besteak beste, Valentziako Arkitektura Eskolan eginiko laburmetraia, non karrerako azken urtean dauden hainbat ikaslek euren balozarioa ematen duten goi mailako karrera honekiko. Momentu asko benetan hunkigarriak iruditzen zaizkit eta hasi berriak garenontzat motibazio galanta dela deritzot (esaldi batzuek bildurra ematen duten arren...).


Aipatutako bideo hau agertzen den web orria ere oso interesgarria da, edozein ideia hartzeko edo bertatik nabigatzen ibiltzeko denbora apur batekin besterik ez. Argazki ederrak eta proiektu askoren plano eta irudiez gain, artikulu interesgarriak ere topatzea lortu dut.



Guzti hau gustatu izana espero dut bihotzez eta hurrengo lauhilekoan ere ikusiko garelakoan...

martes, 26 de noviembre de 2013

2 IKASLERENTZAKO ETXEA

 Lauhilabetekoa aurrera joan ahala, ikasitako guztiak gero eta multzo handiagoa egiten du eta gure proiektu edo proposamenak orduan eta zailagoak eta landuagoak izatea exijitzen du honek. Aurreko klasean eginiko proiektukako laburpen eta ideia nagusien biltketak eraman gintuen hausnarketa sakona praktikan jartzeko aukera paregabea eduki dugu honeko proposamenean.

 Tailer bateraturako, kurtso osoan zehar aztertutako modulo edo habitakuloan oinarrituta, 2 ikaslerentzako etxebizitza bat egiteko eskatu zaigu, bertako protagonista edo elementu garrantzitsutzat eskailera bat izanik, etxe honek bi solairu eduki beharko baititu.
Asko izan dira kontutan hartu beharreko aspektuak, hala nola, intimitatea, inguruko espazioaren transitoa, kokapena, espazio mugatuak... Hala ere nire azken emaitza pertsonalarekin pozik amaitu dut proiektua, baina beti zuzenketa edo perfekzionatzearen esperoan.

martes, 5 de noviembre de 2013

LOGELA




Amaitutzat ematen dut horrela nire ikasle-logelaren diseinua. Irakasleen zuzenketaren ondoren, aurreko diseinuaren distribuzioa eta guneen banaketa hobetuta. Kartoiaren kolore desberdinak aprobetxatu ditut, kasu honetan zuriz jarri ditut hormak lehio zabaletik sartzen den argi naturalak eragin handiagoa eduki dezan eta horrela espazio gehiago lortzeko asmoz.



Komunean ikus dezakezuenez, sartu hutsarekin ispilua eta lababoa dira nagusi, komuneko ontzia ezkutuan geratzen da hormaren kontra, intimitate gehiago eduki dezagun. Dutxari dagokionez, nahiko irekia utzi dut, beira batek banatzen duelarik gainontzeko komun zatitik, transparentzia nagusituz.





Guneak desberdintzeko, irakurketa toki bateratu dut, diseinuzko aulki batekin. Aulki hau Verner Pantonek egin zuen, C1 izenpean. Kurba huts batekin lor dezakeenak inspiratu nau, "gutxi gehiago da" Miesen esaldi ezaguna gogorarazi dit eta diseinua pertsonalki benetan gustoko izan dut. 
Eguna amaitzean arrastiko edo ilunabarreko argi ahulpean zerbait interesgarria irakurtzeko paraa ematen duen txoko egokia iruditzen zait.









Lantokia deskribatu berri dudan gunetik hurbil dago, sarreran. Lehiotik sartzen den argiak aurrez-aurre ematen du era egokian lan egiteko aukera. Mahaia arkitektura ikasleetan pentsatuz, erreklinagarria da, edozein marrazketa motarako hoberena. Hemengo aulkia ere diseinuzkoa da, Vitratik inspiratutako High Work lineakoa hain zuzen, nahiz eta maketan errealitatean ez bezala ikusi, benetakoak gurpilak baititu mugimendua eta desp,azamendua errazteko (lanean hain mahai handi batean ari garenean asko eskertzen den gauza bat, egia esan).

martes, 29 de octubre de 2013

Logela eraikitzen

Esan bezala, edonork eduki dezakeen gune pertsonalena eraiki beharko dugu honeko proiektu honetan.
Hasteko 1/20 eskalan komuna eta ikasteko edo lan egiteko gune zehatz eda bereizi bat edukiko duen logelaren maketa eta planoak egin ditut.
Ikusi daitekeenez, argia da nire logelaren diseinuko protagonista nagusia, ikasle batek lan egin dezan eta bertan bizitzeko beharrezkotzat jotzen baitut. Horregaitik leiho zabal hau, idazmahaiari itsatsita. Horrez, gain apalategi eta biltokiak ere garrantzi handia dute, edozein liburu, familia eta lagunen oroimen edo bestelakoek euren teokia eduki dezaten. Gune pertsonaletan, armairua eta janzteko toki aski eta ohe indibiduala daude, eguna amaitzean deskantsatu eta deskonektatzeko momentua iristean, patxadaz egin dadin.
Nire logelaren diseinua berriztagarria, ezberdina eta neurri baten barruan originala izan zedin, pareta eta banaketa gutxiko gainazala hautatu dut, libre ibiltzeko modukoa eta gainera, dutxak gelara ematen duenez, espazio intimo bihurtzen du logela orokorrean, norberak erabakitako pertsona kopurua besterik sartzen ez dena.

Pertsonalki espazioak ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatu naiz (leiho korrederak jarriz, esaterako), logela erosotasun maximoan erabilia izan dadin; askotan gure erresidentzia edo logela propioetan erabilitako metodoetan inspiratuz eta toke pertsonala emanez.

viernes, 18 de octubre de 2013

Nire gela





Ez dago inguru, espazio edo gune pertsonal eta intimoagorik norberaren logela baino. Gure etxean gure gustuak erakusteko toki bakarrenetakoa izanik, asko dira nortasun propioaren erakustoki nihurtzen dela diotenak.
Nire kasuan hau nahiko betetzen da. Nire kolorerik gogokoenarekin margotu genuen orain dela pare bat urte, familia osoaren artean. Ingurura begiratzen dudan bakoitzean gogoratzen dut zein ondo pasa genuen obra egiten... Horrez gain nire bidai eta oroitzapenez beteta dago, eta nahiz eta argazkian ikusi ez, normalean lagun eta familiakoen argazkiz beteta edukitzen ditut armairu eta altzariak, ia espazio zuririk utzi gabe. Beti ere nire bizitzako momenturik goxoenak gogoan eduki nahian.



Gure Proiektuak I ikasgaieko hurrengo proiektuaen aurkezpenaren ondoren, hona hemen nire logelaren argazki batzuk. Arkitekturako ikasle baten logela dena.
Antzeko gune bat eredutzat hartuz, 20m2ko habitakulo bat logela egoki, eroso eta pertsonal bat diseinatu eta eraiki beharko dugu, ikasle bizitza bat eramateko bestekoa.




Horrez gain, eskakizun berezia egin zaigu gure etxe-banaketaren ideien moldeak apurtzeko. Hau da, esaterako, komun batean hormak kendu eta kokapena aldatzeko, edota altzarien posizioak aldatzeko era innobadore batean.

Horrela ba, besterik gabe, lanean jarri beharko gara!

martes, 15 de octubre de 2013

Txabola





Hona hemen gure bigarren priektua burutzen duten plano eta bistak. Oraingon eskuzko perspektiban loturei indar eta garrantzi gehiago emanez eta kurtsoa aurrera doan heinean, gure planoen aurkezpeneko ñabardurak perfekzionatzen.





Aurreko sarreran aurkeztutako maketari aldaketak egin ondoren eta gure akatsetatik ikasketak egin ostean (beti ere, alde positiboa begiratuz) gure ezagutzetan barrena murgiltzen goazela esan dezakegu.
Ea denak horrela jarraitzen baduen...


martes, 8 de octubre de 2013

Txabola







Zaila izan da, baina hemen daukazue gure bigarren proiektuaren lehenengo pausuak. Maketatik hasita, gogorra izan da emandako baldintzak betez enuntziatua burutzea. Baina azkenik lortu dut buruan nituen ideiak errealitatera pasatzen hastea...
Nahiz eta oraindik inperfekzioak ageriakoak izan, nahiko pozik geratu naiz orainarte egindako lanarekin. Hala ere, ez da erraza guztiz aseturik geratzea beti baitago hobetzeko zerbait, aldatzeko detaileren bat...

Datorren astean, guztiz amaiturik eta lana aurreratuago dagoenean ikusi beharko da proiektu honen aurrerapena. Momentuz, aldaketak eta ñabardurak hobetzea baino ez da geratzen!


lunes, 23 de septiembre de 2013

Lehen lana

 Eta azkenik, eman dut amaitutzat gure Proiektuak I-eko lehenengo lana. Aurreko sarrerako enuntziatuaren jarraipena da, gure ideia garatzeko eskatu izan arren, nire kreatibitate mugatuak ez du ezer erabilgarririk egitea lortu. Pasadan klasean jo ta ke egon arren, mozketak egiteko baimena eduki arren, lortutako figurak ez ziren nire gustokoak izan.

Ondorioz, konbentzitzea lortu nauen bakarra garatu nahi izan dut nire lehenengo proiekturako...
Hona hemen nire bolumen edo figura ulertzeko beharrezko plano eta bistak, baita zenbait ebaketa ere.



miércoles, 18 de septiembre de 2013

Ongi etorri



Bloga estrenatzeko, hona hemen nire Proiektuak I ikasgaiko lehen pausuak. Mugikor baten pisua eutsi behar zuen paperezko bolumen edo forma bat egiteko eskatu, eta pliege hutsekin, hainbat froga eta izerdi bota ostean, hau da lortutako emaitza.
Gauza sinpleenek askotan gehiago balio dutenez, oinarrizko forma batekin saiatu naiz, baina aproba berezia egin nahi izan dut euskarri puntuetan.





   

Ikusi dezakegunez, alde batean paperaren ertzean eusten da eta bestean, aldiz, tolesdurekin sortutako punta edo eskinetan. Hortik ateratako hausnarketa honakoa da: ertzean oratzen den aldeak zurruntasun gehiago du, bere kontrako aldeak baino, mugikorra gainean jartzeko orduan egonkorragoa suertatu delako.