martes, 25 de febrero de 2014

Borda Pasiegoaren entrega



Gitxi geratzen da bada, etxola edo borda pasiegoei buruz esateko...
Gure proposamen ruralak bere helmuga jo du eta nik ideia maketa, planoak (axonometriak) eta nire ideia garatzeko erabilitzako zenbait zirriborro erakutsi nahi dizkizuet.












Maketan, ikusi dezakezuen bezala, ez dut malda edo inguruko maila-aldaketa askorik adieraz, nik aukeratutako "etxola prototipo" edo ereduan ez baitzen agertzen. Esandako borda errealean, inguruak zuen protagonimos gehien, lautada sakon batean kokaturik, inguruko edozein puntutara begiratuta eremendiak eta haien gainak ziren pertsonai nagusienak. Nahiz eta ordenagailuaren bitartez soilik ezagutu, pendiente geratzen zaidan (eta denori geratu beharko litzaigukeen) txangoa da Cantabria eta Burgoseko mugara joatearena; sentsazio ikaragarria deritzot naturaren barne-barnean gauza nimiño bat sentitzearena.





Konklusio orokor bezala, aurreko sarreretan aipatutakoa errepikatu nahiko nuke: arkitekto proiektu batzuk garen bezala, garrantzitsua da eraikinen inguruan hausnartzea eta haien esentzian sakonki ezagutza handitzea. Gehien edukiko dugun lana berriztea da, baina honek ez du esan nahi egungo edo gure garaiko influentziak edonola eta edozein kasutan ezarri beharko ditugunik. Gatozen garaiak gogoratuz, nondik gatozen nora goazen ikusteko, tradizioei bizkarra eman gabe.

martes, 18 de febrero de 2014

Pasiega etxola



Hona hemen gure enuntziatua ulertu eta nire pentsamoldea kokatzen lagundu didan bideo bat. Pertsonalki, lagungarria izan zait, kokapenak, paisaiak eta abarrekoak erakusteaz gain, bertako biztanleria eta gizartearen erakusgai ere baita.
zueri ere lagunduko dizuelakoan, hemen uzten dizuet bada.


Garrantzi handikoa iruditzen zait gure hondasuna zaindu eta mantentzea eta horretarako erabili nahi dut honako ariketa berri hau. Tradizioa zutik mantendu nahi izatea edozein arkitekturen funtzio eta betebeharren gainean ikusten dut gainera. Asko dira iraganean larregi eraiki zela esaten dutenak, eta egia da. Hortaz, nire ustetan, eraikitakoa mantendu eta berriztea izan beharko litzateke etorkizuneko lan arkitektoniko nagusienetakoa, beti ere antzinako itxura edo oinarriak mantenduz ez baita nahitaezkoa izugarrizko aldaketa edo berrikuntzak egitea obra eder bat eratzeko.



Denok jakingo dugunez jada, borda pasiegoak ugariak dira Kantabria eta Burgoseko mugan. Nik bertako herritxo batean (Castro Valnera) kokaturiko bat aukeratu dut nire proposamena burutzeko. Duen oinarria gustoko izan dut, antzina animalientzako sarrera zena aprobetxa baitaiteke beheko solairuarekin zuzeneko konexioa sortzeko. Aldapa-behera txiki batean kokaturik dagoenez, badirudi etxebizitza naturan bertan sartzen dela, integrazioa ia bere osotasunean lortuz (faktore hau bentanal zabalekin gauzatu nahiko nuke).

Hain eraikin rural eta tradizionala eskuartean edukita, ezinbestekoa da historia eta ingurua kontuan hartzea. Kasu honetan funtzioa soilik aldatzea dela helburua ulertu dut. Etxola pasiegoak bertako materialekin eginda daude, neurri zabal batean, paisaiaren parte direla esan dakteke, hori dela eta inguruarekiko harremana perfektua izan behar da (hurrengo argazkian erakusten den bezala).


Aipatu dudan bezala, abeltzaintzarako borda bezala erabili ohi ziren etxola hauek. Beheko solairua animalien bizilekua izanik eta goiko altuera etxebizitza edo lastotegi bezala edukita. Baina lehen nekazaritza eta abeltzaintza nagusi ziren egunak joan dira, eta gaur egun asko eta asko dira abandonatuta geratu diren etxolak. Ondorioz, jendeak erosi, berriztu eta etxebizitza bezala egokitzen ditu (sarritan prosezu honetan esandako tradizio eta jatorriak bidean ahaztuta).

Amaitzeko, proiektu honetatik azpimarratu nahi dudana, aurretiko ikerkuntza eta ezagupenen sakontasuna da; interesgarria iruditzeaz gain oso beharrezkoa ikusten dut eta askotan, lana egin aurretik prestatzea izaten da hoberena. Hortaz, hemen uzten dizuet erabilitako beste informazio-turri batzuk:


lunes, 17 de febrero de 2014

Bartzelonatik pasio arina


Sarritan eduki dut Bartzelona bisitatzeko aukera, eta benetako luxua iruditu izan zait beti hiriaren nortasun berezi eta edertasuna gozatzea. Baina oraingoan aldaketa somatu dut, esan ahal da agian, begirada aldatu zaidala.

Nahiz eta asteburu soil bat izan den, oraingoan bereziki geratu ahal izan naiz bere eraikin, monumentu eta txoko bakoitzeko, haien aurrean hausnartu eta hilabete hauetan ikasi, ikusi eta entzun ahal izan dudan guztia praktikara pasatu dut, neurri batean behintzat.

Bartzelonako Katedrala

Bartzelonako Katedrala

Bartzelonako alderdi artistiko eta arkitektonikoari izen bat jarri beharko banio, argi eta garbi Antoni Gaudi izango litzateke. Beti mirestu izan arren, bere obren aurrean, parean edota barruan egoteak, arkitektuaren pentsamenduan barneratzea eragin dit. Garaia, lehen ideogramak, proiektuaren garaoena... Baina beti ere bere funtsaren bidea galdu gabe; askotan enbidia sentiarazten zidan bere maisutasunak.


Sagrada Familia
La Pedrera edo Casa Mila delakoan gozatu nuen gehien, agian. Izugarri harritu ninduen sabaian kokaturiko terrazak, bertako kurba bakoitzak zuen intentzionalitatea (argazkian ikusi daiteke zelan hartzen den konturan inguruko paisaia arkuak eratzeko) eta batez ere egun argian zuen argi berezi hori.
Hori gutxi balitz bezala, dekorazioa osatzen zuen mobiliarioak ere intentzionalitate argia erakusten zuen, espresuki eskuetara moldatzen ziren heldulekuak, bizkarraren formadun aulki hergonomikoak... Dena neurtu eta perfekzioz pentsatua zegoela inor ezin du zalantzan jarri.
Esan beharra dago, hala ere, Casa Batllon argiago erakutsi zuela bere dekoradore papera Gaudik, arkitektursa baztertu gabe, barneko funtzioetan zentratu baitzen gehien bat.
Casa Mila (terraza)

Casa Mila (terraza)

Casa Mila (maketa)

Casa Mila (ebaketa)

Casa Mila (solairu maketa)

Casa Batllo
Dudarik gabe, aukera txikiena aprobetxa dezazuen gomendatzen dizuet honen tankerako obra galantak ikusteko. Influentzia bezala guztiz erabilgarriak iruditzeaz gain, beti entzun izan dugu arkitektura ezagutuz, bidaiatuz eta berataz gozatuz ikasten dela hoberen.


martes, 11 de febrero de 2014


Amaitutzat beraz, gure bigarren lauhilekoari hasiera ematen dion proposamena. Aurreko sarreretan jada nahiko deskribatua izan dudana.

 Hona hemen maketaren zenbait argazki. Bereziki zaila hain tamaina handian egitea eta horrenbeste zehaztasun eskatzen dituen eskala berri honetan, gehien bat. Baina denetarik frogatu eta ikasi beharra dago, dudarik gabe. Eta proiektu hau ez da gutxiagorako izango, ezta?


 Beste aldetik, gogoa piztu zait biharko entrega eguna heltzelko. Gainontzeko ikaskideen lanak ikusten ikasten baita gehien nire uste apalean; hauek norberaren proposamenaen gainean duten iritziak entzutea ere ez dator batere gaizki inoiz, nahiz eta askotan kritikak oso gustoko ez izan (eta lan guztia eginda dagoenean gutxiago...). Hala ere, edozein uste asetzea da hobetzeko arrazoi.


Esan beharrik ez ideia nagusia zein izan dudan, aste hauetan zehar hizpide nagusi izan baitut.
Olatuen poetika eta niri sortzen didaten sentipenak islatu nahi izan ditut nire ariketaren bitartez. Hori lortu dudalakoan edo, hemen aurkezten dizuet nire egunotako lana, gustoko izango duzuelakoan...





Goza ezazue, mesedez, olatuen inguruan topatu dudan poema zoragarri hau:
Eta, igual, apar zuria besterik ez nintzen,
olatuek nahi ahala izan, –ez izateko sekula–.
Igual, apar zuriak liluratu zintuen 
zerbait ederra nintzelakoan 
eta nirekin batera –bazinelakoan–
olatuetan murgildu zinen
ito arte
ni dastatzearren.
Igual,apar zuria besterik ez da izan
nire bizitzeko denbora
 –izan eta ez izan–
olatuen kapritxora,
ito arte
 –bizi ahaleginetan–.

martes, 4 de febrero de 2014

Zuzenketaren aurretik


Ari gara ba, aurretik aipatutako izoztegiak egiten. Garrantzia eman zaio naturari, inguruarekiko harremanari eta hemen gara gu, gure ingurua egunotako olatu izugarriek eraldatu eta ia desagertarazi digutelarik...



Esaten den legez, ekaitz guztien atzetik etorri ohi da barea eta baretasun honek gure proposamenen ideiak aurrera eramatea baimenduko digulakoan dihardugu lanean. Horren erakusle egin nahi ditut nire IDEOGRAMA eta PIKTOGRAMA:












Gaitik aldendu gabe, eta gehiegi errepikatzea sahiestuz, olatua dela idea nagusia ikusi daiteke. Baita honek pasealekuarekin sortuko duen harremana ere.




Ideia ahalik eta zehaztuen aurkeztea eskatu zitzaigunez, entrega txiki baten antzera, LAN MAKETA ere egin dut. Hona hemen argazki batzuk:



Ikusi beharko da, hortaz, biharko Proiektuak IIko klaseak ze eragin duen gure ideia eta proiektu hausnartu eta landuetan.