martes, 29 de octubre de 2013

Logela eraikitzen

Esan bezala, edonork eduki dezakeen gune pertsonalena eraiki beharko dugu honeko proiektu honetan.
Hasteko 1/20 eskalan komuna eta ikasteko edo lan egiteko gune zehatz eda bereizi bat edukiko duen logelaren maketa eta planoak egin ditut.
Ikusi daitekeenez, argia da nire logelaren diseinuko protagonista nagusia, ikasle batek lan egin dezan eta bertan bizitzeko beharrezkotzat jotzen baitut. Horregaitik leiho zabal hau, idazmahaiari itsatsita. Horrez, gain apalategi eta biltokiak ere garrantzi handia dute, edozein liburu, familia eta lagunen oroimen edo bestelakoek euren teokia eduki dezaten. Gune pertsonaletan, armairua eta janzteko toki aski eta ohe indibiduala daude, eguna amaitzean deskantsatu eta deskonektatzeko momentua iristean, patxadaz egin dadin.
Nire logelaren diseinua berriztagarria, ezberdina eta neurri baten barruan originala izan zedin, pareta eta banaketa gutxiko gainazala hautatu dut, libre ibiltzeko modukoa eta gainera, dutxak gelara ematen duenez, espazio intimo bihurtzen du logela orokorrean, norberak erabakitako pertsona kopurua besterik sartzen ez dena.

Pertsonalki espazioak ahalik eta gehien aprobetxatzen saiatu naiz (leiho korrederak jarriz, esaterako), logela erosotasun maximoan erabilia izan dadin; askotan gure erresidentzia edo logela propioetan erabilitako metodoetan inspiratuz eta toke pertsonala emanez.

viernes, 18 de octubre de 2013

Nire gela





Ez dago inguru, espazio edo gune pertsonal eta intimoagorik norberaren logela baino. Gure etxean gure gustuak erakusteko toki bakarrenetakoa izanik, asko dira nortasun propioaren erakustoki nihurtzen dela diotenak.
Nire kasuan hau nahiko betetzen da. Nire kolorerik gogokoenarekin margotu genuen orain dela pare bat urte, familia osoaren artean. Ingurura begiratzen dudan bakoitzean gogoratzen dut zein ondo pasa genuen obra egiten... Horrez gain nire bidai eta oroitzapenez beteta dago, eta nahiz eta argazkian ikusi ez, normalean lagun eta familiakoen argazkiz beteta edukitzen ditut armairu eta altzariak, ia espazio zuririk utzi gabe. Beti ere nire bizitzako momenturik goxoenak gogoan eduki nahian.



Gure Proiektuak I ikasgaieko hurrengo proiektuaen aurkezpenaren ondoren, hona hemen nire logelaren argazki batzuk. Arkitekturako ikasle baten logela dena.
Antzeko gune bat eredutzat hartuz, 20m2ko habitakulo bat logela egoki, eroso eta pertsonal bat diseinatu eta eraiki beharko dugu, ikasle bizitza bat eramateko bestekoa.




Horrez gain, eskakizun berezia egin zaigu gure etxe-banaketaren ideien moldeak apurtzeko. Hau da, esaterako, komun batean hormak kendu eta kokapena aldatzeko, edota altzarien posizioak aldatzeko era innobadore batean.

Horrela ba, besterik gabe, lanean jarri beharko gara!

martes, 15 de octubre de 2013

Txabola





Hona hemen gure bigarren priektua burutzen duten plano eta bistak. Oraingon eskuzko perspektiban loturei indar eta garrantzi gehiago emanez eta kurtsoa aurrera doan heinean, gure planoen aurkezpeneko ñabardurak perfekzionatzen.





Aurreko sarreran aurkeztutako maketari aldaketak egin ondoren eta gure akatsetatik ikasketak egin ostean (beti ere, alde positiboa begiratuz) gure ezagutzetan barrena murgiltzen goazela esan dezakegu.
Ea denak horrela jarraitzen baduen...


martes, 8 de octubre de 2013

Txabola







Zaila izan da, baina hemen daukazue gure bigarren proiektuaren lehenengo pausuak. Maketatik hasita, gogorra izan da emandako baldintzak betez enuntziatua burutzea. Baina azkenik lortu dut buruan nituen ideiak errealitatera pasatzen hastea...
Nahiz eta oraindik inperfekzioak ageriakoak izan, nahiko pozik geratu naiz orainarte egindako lanarekin. Hala ere, ez da erraza guztiz aseturik geratzea beti baitago hobetzeko zerbait, aldatzeko detaileren bat...

Datorren astean, guztiz amaiturik eta lana aurreratuago dagoenean ikusi beharko da proiektu honen aurrerapena. Momentuz, aldaketak eta ñabardurak hobetzea baino ez da geratzen!