martes, 17 de diciembre de 2013


Heldu da gure Proiektuak I-eko lehen lauhilekoari agur esateko garaia. Eta ze era hobeago denbora guzti honetan Tailer Bateratuarekin batera lantzen ibili garen proposamena aurkeztuz baino? Ingurua ezagutu genuen apunteen bitartez, gutxi gora beherako neurriak hartu eta plano teknikoak egin ostean, orain arte ikasitako guztia praktikan jarri eta jorratutako faktore eta aspektuak aplikatzeko garaia izan dugu aste hauetan.


Lan gogorra izan denik, uste dut, inork ez duela ukatuko. Gogotik ekin genion hasieratik eta nahiz eta nekea igarri, amaierararte jarraitu dugu ilusioz. Lehenengo entregan aurkeztutako zuzenketak hobetuz, neurri eta eskala desberdinetako maketen gainean orduak pasaz eta gure eraikina eta bere ingurua sakonki ia buruz ikasi arte ere egon gara lanean.



Nire proposamenari dagokionez, idea nagusia etxea alde batetik bestera zeharkatzen duen argia bieratzea izan da eta hala irudikatu nahi izan dut ideograman (batez ere). Deigarritzat jo nahiko nuke ere lorategirako sarrera publikoa espazioa aprobetxa dadin eta irisgarritasuna bideratzen duen aldapa etxeko ateraino, beti ere bizikleta daramagun gazteengan pentsatzen.
Oro har ez dut aldaketa askorik egin nahi izan, intimitatedun eraikin diskretua izan da nire hautua, inguruko giro edo atmosfera ikusirik. Horregaitik bentanal zabalak bertikalak dira, horizontalek etxearen alde gehiegi erakutsi baitzituzkete eta.

Pertsonalki, planoetan jarri dut esfortzurik handiena, joan den asteko orainarteko balorazioa entzun ostean Hauetan emandako aurrerapena nik apreziatu dudan bezain beste hautatzea espero dut gutxienez, ez bait ditut ordu gutxi eman hemen...

Guzti honetaz gain, arkitekturarekin erlazionatutako zenbait gauzatxio elkarbanatu nahiko nituzke zuekin. Besteak beste, Valentziako Arkitektura Eskolan eginiko laburmetraia, non karrerako azken urtean dauden hainbat ikaslek euren balozarioa ematen duten goi mailako karrera honekiko. Momentu asko benetan hunkigarriak iruditzen zaizkit eta hasi berriak garenontzat motibazio galanta dela deritzot (esaldi batzuek bildurra ematen duten arren...).


Aipatutako bideo hau agertzen den web orria ere oso interesgarria da, edozein ideia hartzeko edo bertatik nabigatzen ibiltzeko denbora apur batekin besterik ez. Argazki ederrak eta proiektu askoren plano eta irudiez gain, artikulu interesgarriak ere topatzea lortu dut.



Guzti hau gustatu izana espero dut bihotzez eta hurrengo lauhilekoan ere ikusiko garelakoan...