lunes, 19 de mayo de 2014

Azkenean, azkena



Heldu da, ba, gure lehen kurtsoko azken entrega.

Beti bezala, lan gogorra izan da eta asko izan dira gure proposamenei emandako bueltak. Baina amaitutzat emango ditugu bihar Proiektuak II irakasgaiko azterketarekin batera.

Azken txanpa izanik, azken ahaleginak garrantzitsuenak dira eta hori frogatzeko, pertsonalki gogotsu saiatu naiz azken proiektu honetan. Bi zuzenketaren ostean, nire ideiaren haria guztiz galdu gabe, gusotra utzi nauen proposamen bat topatu dut:

Horretarako, aurrerago aipatutako Oteizaren kuboen hustuketa ardatz bezala hartuta, bi modulo desberdinen arteko espazioaren funtzionalitatea nabarmendu nahi izan dut. Horrela, espazio erabilgarri bat lortzeaz gain, hain trantsitatua dagoen tokian gune intimo eta pertsonala gauzatu nahi izan dut (Eguzkia hartu, lagunekin bazkaldu, edota umeek jolastu dezaten, esaterako).



Etxebiztza izango den estalki inklinatuko lehen moduloa eta lanerako estudioa izango den bigarren moduloaren arteko zonaldean, beirazko hirugarren kubo antzeko bat jarri nahi izan dut. Honela, bi eraikinen arteko trantsizioa lortzeaz gain, gure kostaldeko klimaren ezaugarri humeletaz babestu ahal izatea sortzen da, kanpoaldeko espazio honi erabilgarritasuna mugatu gabe.
Uda garaian, beirazko modulo honen behekaldearen ia osotasunean kokaturiko beirateak "celosia" antzkeo bat sortzen dute bentilazioa baimentzeko asmoz.

Proiektu guztitik alderdirik zailena aipatu beharko banu, inguruaren moldaketa eta pribatutasunaren lorpena izango liratezke. Baina ez hori bakarrik, planoak egiterako orduan lorategiaren diseinua egiterako orduan ere, ez zaizkit arazo gutxi sortu eta aipatzeko esfortzua egin behar izan dugu ariketa honetan.


Bihar ikusiko ditugu bada, gure azken emaitzak eta ziur nago lehenengo entrega haren oroitzapena edukiko dugula buruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario