martes, 13 de mayo de 2014

Bizitza bakarreko etxebizitza

Heldu da gure unibertsitateko lehen urtearen bukaera. Eta honako hau aurkezteko, hona hemen gure azken proiektuaren azken entrega izan daitekeenera aurkeztu nahi ditudan plano eta maketak:
Barne-banaketa

Kokapen planoa

Fatxaden altxaerak

Lorategiaren oina eta ebaketa batzuk


Aurretiaz eginiko sarreretan aipatu izan dudan bezala, Oteiza eta bere kuboen hustuketa hartu nahi izan dut erreferentzia nagusitzat. Oteizaren esanetan, hustuketa horrek zerbait berezia sortzen zuen, eta nire kasu honetan, espazio intimo bat sortu nahi izan dut nire bi eraikinen artean.
Enuntziatuan esaten zitzaigun eran, lorategiaren bitartez harremandu ditut nire etxebizitza eta estudioa, bertan, ume, nagusi, senide edo lagunen bizimodua burutzeko bezalako gune pribatu bat sorraraziz. Helburu hau ez zait oso erreza egin, Ondarretako zonalde honetan dagoen pertsonen trantsitoagaitik; gainera, kokapenak ematen dizkigun ikuspegiak ezin izan ditugu bazterrean utzi eta hau ere gure diseinuetarako faktore garrantzizkoa izan da.

Guzti hau kontuan harturik, barnekalderantz zabaltzen den etxebizitza bat gauzatu nahi izan dut, gehienbat. Etxerako sarrera eta lehiate nagusiak lorategi aldean daude horretarako, baita gurasoetako edozein lanean egonik ere, bere familiarekin kontaktuan egoteko bidea zabaltzeko ere.


1/200 Eskalan eginiko inguru hurbila erakusten duen maketaren zenbait argazki:





1/100 eskalan eginiko maketa, non gure proposamenaren zehaztasunak hobeto ikus daitezkeen:






Besterik gabe, irakasleen azken gainbegiratuari itxaron beharko diogu Proiektuak II ikasgaia amaitutzat emateko. Berriz ere, jakin-minez beterik joango gara klasera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario