martes, 29 de abril de 2014

Peter Zumthorren "ATMOSFERAS"


Kurtso hasieran proposatutako irakusketa liburuen zerrendatik laburtxo bat aukeratu nahi izan dut oporraldi honetan irakurtzeko 8ikasi baino zerbait gehiago ere egin beharko baita, ezta?).

Arkitektu suitzar honek bere arkitektura ikusle, erabiltzaile edo bisitariei zuzentzen die. Honek beste mundu, egoera edo ATMOSFERA baten barneratuko dituelakoan bere osagaiek eratzen dituzten sentipenengatik. Eraikinengan ezaugarri hau bilatzen du gehien bat Zumthorrek: sentsazioak sorraraztea; horretarako, lehen inpresioak baztertzera bultzatzen gaitu eta arkitektura hori eratzen duen atmosferako kolore, soinu, zarata edo sentsazioak sentitzera gonbidatzen gaitu.





Oso esanguratsua egin zitzaidan berak jarritako adibide bat, denok momenturen baten pairatu dugulakoan bait nago. Plaza jendetsu baten erdian jesarrita, bere inguruko umeen oihuak, pertsonen joan-etorriak, terrazetako aulkien mugimenduak edo kalean egunero ikusten ditugun bestelako akzioek atmosfera batean murgiltzen gaituztela deskribatzen du Peter Zumthorrek, aipatutako "atmosferaren" adibide honetan. Enparantza honetatik irten bezain pronto, dena bertan behera datorrela ere zelan somatzen duen kontatzen digu, "atmosferara" honetatik at dagoelako jada, ez ditu bertako osagaien (ume, aulki, pertsonen...) akzioek eragindako sentsazioak bere baitan sentitzen.

Hori dela eta "ERREALITATEAREN MAGIA" beharrezkotzat jotzen du bere obretan "zeozer" berezi horren bila edo... Etengabean arkitektura eta musikaren arteko konparaketsa oso egokia iruditzen zait.

Behin idazkiaren hasiera pasata, Zumthorrek "atmosfera" bat zelan sortu azaltzen digu 9 pausotan:

1- ARKITEKTURAren GORPURTZA: arkitejturak munduko materialen bilketa egiten duela dio, egitura baten inguruan biltzeko.

2-MATERIALEN KONSONANTZIA: esandako konparaketa musikalarkein bat, materialen arteko lan armoniotsua goraipatzen du (bibrazio armoniotsua), baita guzti hauen barietate zabalaren barnean dagoen flexibilitate mugagabea (ebaketa, bihurdura eta bestelako transformazioekin gauza oso ezberdinak sortzen dituztelako).

3- ESPAZIOAREN SOINUA: musikarekin ildotik jarraituz, espazioak bere barruko osagaiak aldatzearekin bat hartzen dituen soinu desberdinak desbersintzen ditu (eguneroko etxeko bizitza, esaterako). Espazio arkitektoniko baten soinuak aldatu ahala, atmosfera ere transformatzen da eta baita honek gauzaturiko sentsazioak ere.

4-ESPAZIOAREN TENPERATURA: eraikinak gugandik tenperatura bereganatzen duten materialez osatuta dago. Tenperatura fisicoa edo psikikoa izan daiteke.

5-INGURUKO GAUZAK: jendea inguratzen dituzten gauzek atmosfera desberdinak eratzen dituzte, pertsonal eta propioak.

6-BARETASUNA&ERAKARGARRITASUNA: erabiltzailea libre (gidatua izan gabe) mugi daitekeen espazio erakargarriak multzokatzen dituen arte espazial eta tenporala da arkitektura Zumthorrentzako, "laberintoaren mekanismotik" aldentzen da.

7-KAPO-/BARNE-TENTSIOA: derrigorrezkoa planteamendua deritzo eraikin bat proiektatu aurretik erabiltzaileak zer erakutsi nahi duen kalera eta kaletik zer ikusi nahi duen aldi berean. Eraikina eta kanpoaldearekiko harremana derrigorrezkoa da eta "tentsio" gune hauetan trantsizioen erabilpenak proposatzen ditu.

8-INTIMITATE MAILAK: kotuan du erabiltzailea eta eraikitakoaren arteko hurbiltasuna eta beti saiatzen da kanpoaldeko bolumenak eta barnealdekoak zerikusirik ez edukitzen.

9-OBJETUEN GAINEKO ARGIA: eraikinak itzal multzo bat baino eztirela kontuan edukita, jarri nahi dituen argiak erabakitzen ditu, hauek erreflejatzen diren materialen portaera ikusi ostean lehen pausuan esandako armonia hori mantendu dadin.

Atmosferak eratzeko pausu guzti hauek KOHERENTZIA bten barruan egiten ditu. Hau da, bere obrak erabiltzeko orduan guztiak azalpen bat eduki behar du erabiltzailearentzat eta arkitektura "arte erabilgarria" dela gogorarazten digu etengabean. Horrez gain, forma eta inguruaren arteko koherentzia ere mantendu nahi du, arkitektura inguratzen duen lur edo ingurura moldatu behar da, bere parte izan behar du.

Amaitzeko, Zumthorrek argi uzten du bere helbura ez dela arkitektu famatu eta publikazio askoduna izatera heltzea. Berarentzat arkitekturak duen gauza garrantzitsuena gogoratua izatea da, bere momentuan bertan egon den pertsonak eragin dizkion sentipenak ez dituelako ahaztu.


“Las ideas no se pierden nunca. En cierto modo, una vez que has encontrado algo, como arquitecto, que has trabajado en algo, siempre se puede pensar en eso otra vez.” (Peter Zumthor)

No hay comentarios:

Publicar un comentario