miércoles, 9 de abril de 2014

Amaieraren hasiera


Normalean esaten da edozein proektu hasi ahal izateko ikerketa lana dela lehendabiziko pausua, hemen bada, hurrengo asteazkenerako eskaturiko arkitektuen erreferentzia edo influentzia.


Jorge Oteiza arkitektu bat izan ez arren, bere poliedroen ikuspegitik hartu nahi izan ditut zeinabat ezaugarri: esperimentazio fase batean artistak bere obretan hutsa aplikatzea esaten du, horrela, berak egiundako proiektu eta forma geometrikoen barnean isiltasuna baino ez dugu topatuko.


Horrela, batzuek zaugarri abangoardista honen sarrerari minimalismoaren hasiera ondorioztatzen diote eta nik, inguruko etxebizitzen itxura klasikoagoa eta antzinakoa dela deritzotenez, honen besteko "iraultza" egin nahi izan dut gure orubean. Gainera, egun forma kubikoak ezagutzen ditugun moduan oso erabiliak daudela uste dut, beti ere hauen edertasun eta erabilgarritasuna baztertu gabe; hori dela eta, kubo baten aleazioa plasmatu nahi izan dut orubearen eskina nabarmenduko duen L itxurako etxebizitza eginez eta ondoan kuboari osotzeko faltako zitzaion estudio karratua eginez (eta guzti hau lorategiaren bitartez batuz).


Nire proposamenaren barnealdea proiektatzeko, Frank Lloyd Wright arkitektu handiaren erreferentzia hartu dut. Aurrerago aipaturiko "iraultzatxo" hori burutzeko nire barne-banaketan, Wrightek gauzatu zuen distribuzioaren eraldaketa erabiliko baitut: ordurarteko barne-espazioen ideia aldatu zuen. Estantzia eta gela mugatuetatik, ingurumen zabal eta gardena eratzen du besteekiko. Horrez gain, bere ingurumen naturala etxean sartzen uzten du eta baita Eguzkiaren argi naturala ere.
Bere etxebizitzetan badago banaketa bat, baina ez beti ikusi duguna bezalakoa: pareta edo elementu arinen bitartez egiten du desberdinketa estantzien artean edo baita altuera desberdindun sabaiak erabiliz ere (honako ezaugarri hau ere nire priektuan erabilia, estalkietako bat inklinatuz. Horrela, ondoko etxeetako teilazko estalki inklinatuarekin bat egiten du).
Intimitateari dagokionez, espazio komunak beheko solairuan kokatzen ditu solairu bat baino gehiagoko eraikinetan, espazio definitu horietako pribatuenak goikaldean jarriz eta intimotasun hau areagotuz.


Proiektatutako kanpoalde kubikoarekin bat egiteko asmoz, Wrigten "Kauffman etxea" edo "Urjauziko etxea" aukeratu dut oinplantan aztertzeko. Esan bezala, inguruarekin ezin hobeto batzen den eraikina dugu, forma geometriko kubikoak jarraituz gehienbat, hegan dituen boladizo erraldoi horiekin. Banaketa, mugi daitezkeen elementu arinekin egina dago (bionbo edo pareta muebleak). Ondorio nagusiena, Lloyd Wrightek "espazio definituak" eta "espazio mugatuak" desberdintzea lortzen duela da.





Esan beharr dago, influentzia moduan hartutako Kauffman etxeak enplazamendu egokia duela pribatutasun itzela edukitzeko. Guri porposatu zaigun Ondarretako orubea askoz ere transitatuagoa dagoenez, lorategia mugatu eta kale publikotik isolatuko duen itxitura batekin inguratzea erabaki dut.

No hay comentarios:

Publicar un comentario