miércoles, 2 de abril de 2014

Agur, lantegi bateratua


Benetan egun intrepidoa izan da gaurkoa bigarren lauhilabeteko Tailer Bateratuari amaiera emateko.

Pasa ditugun 5 aste hauetan benetan sakon murgildu gara Peña Ganchegui eta batez ere Imanolena etxebizitzan barrena. Esan genezake gutako edonor begiak itxirik ibil daitekeela bere espazioetan barrena batere oztoporik aurkitu gabe, ezta?

Murala eta arkitektuaren lanetan barna ibili ginen gure ikerketa eta testuinguruketan Arkitekturara Sarrera ikasgaiari esker.

Schindler Housekin konparatzera heldu ginen bigarren egunean eta Imanolenaren barne-banaketa eta erabilera aztertu genizkigun Mario Sangalli DAGETeko irakasle eta Ganchegui y Asociados estudioko partaideak; honek eraikin honen inguruko hainbat aspektu eta faktore erakutsi zizkigun.

Eraikuntzaren Analisian ikasitako guztia Lantegiaren luzetara ikusi dugun Imanolenara aplikatu beharko dugu, teoria praktikara eramanez, kurtso bukaeran entregatu behar izango dugun lan baten bitartez. Kode Teknikoa, detailleak eta oraindik batzutan ezezaguna zaigun egiturak aztertzen ditugularik...

Azkenaurreko Lantegian, Rhinoceros programak ematen dizkigun tresnetaz baliatuz, Imanolenaren eguzkitzapena ikusi ahal izan dugu urtaro, hilabete, egun eta ordu desberdinetan. Guzti hau kalkulu geometrikoak erabiliz, noski.

Eta amaitzeko, gaur goizean Arkitekturaren Oinarietako lehen mailako 160 pertsonen koordinazio eta lan-taldeari esker suertatu den Imanolena Etxebizitzaren oinplantaren zuinketa dugu. Eraikinaren ezagutzaz gain, eraikuntza orduan kontuan hartu beharreko hainbat baldintza eta betebehar erakutsi dizkigu errepresentazio honek. Argi dago ez dela lan erreza horrenbeste pertsonako taldearekin lan egitea, baina egia esan, dezente ondo konpondu gara (inprobisatutako iñurriek osatutako kate-lan eta guzti) 4 ordutan Imanolenaren benetazko neurri eta dimentsioetaz jabetzeko.



Ekintza honek, ikus dezakegunez, gure fakultateko ateetatik at interesa piztarazi duela esan daiteke:

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2014/04/03/sociedad/practicas-de-arquitectura-para-recordar-a-pena-ganchegui

Azken balorazio pertsonal bezela, benetan eskergarria izan da Tailer Bateratua osatzen duten sesio edo lan-ordu guztiak elkartzea, ikasketaren haria ez galtzearen asmoz. Horrez gain, esan beharra dut benetan atsegin izan dudala azkenenko ariketaren proposamena, gu bezalako arkitektu hasi berriei "obra" antzeztu batean "benetako egoera" antzeko batean jartzen uzteagaitik eta denbora guzti honetan barneratutako ikasketak praktika dibertigarri batean jartzen baimentzeagaitik, hau ere ikasteko beste era bat baita.

Hemen uzten dizuet beraz, azken emaitzak honek emandako grabaketa:

Imanolenaren zuinketa 1/1

No hay comentarios:

Publicar un comentario